Woody Allen-en "Anarkia hutsa" euskaraz
2007-09-18 - Gorka Bereziartua

Deabruak Teilatuetan berriz ere taula gainean
2007-08-30 - Haritz Pascual

Akatu eta Nun lehendabidebizikoz elkarrekin eszenatoki gainean
2007-08-20 - Xabier Doncel

Etxekaltek estilo orotako sesioak antolatu ditu Aste Nagusirako
2007-08-06 - Xabier Doncel

Burlata Blues
2007-07-27 - Haritz Pascual

Gaur bertan hasiko da Euskal Encounter
2007-07-19 - Xabier Doncel

Kartel polita Aste Nagusian Bilboko Kafe Antzokiak
2007-07-17 - Xabier Doncel

Udarako arratsaldeak Zaldi zurian
2007-06-13 - Haritz Pascual

Izaera, Itaka eta Nuuk At larunbatean Xirikaren jaian
2007-06-12 - Gorka Bereziartua

Baionan Bizi antzezlana ikusteko azken aukera bihar
2007-06-08 - Gorka Bereziartua

gehiago...

[ikus-entzun]
Zinemaldira joan nintzen eta ez naiz damutzen
2007-09-28 - Xabier Doncel

[musika]
Iraultza akustikoa
2007-08-02 - Ander Egiluz

[literatura]
A las cinco en el Buenpas
2008-01-28 - BeƱat Sarasola

[artea]
Jonathan Keller: C 7 11 23
2007-06-06 - Ander Egiluz

[lekuak]
Blas, bizikleta eta bloga: itzulera baten historia
2007-08-02 - Gorka Bereziartua


@: eremulauak@eremulauak.com

(Radioheaden ondoren...) Nine Inch Nails ere bere kontutik ariko da

musika » Albisteak
Gorka Bereziartua
Nine Inch Nails taldeak bere web gunean adierazi duenez, bere kabuz ariko dira hemendik aurrera, euren lanak diskoetxe batekin kaleratu beharrean. Cleveland-eko (AEB) taldeko abeslari Trent Reznor-ek honela azaldu du erabakia: "18 urte pasa ditut grabazio kontratuen bidez lanean eta negozioa erabat mutatzen ikusi dut modu batetik, erabat desberdina den beste batera; eta plazer handia ematen dit entzulegoarekin harreman zuzena edukitzeak, nik ikusten dudan modu egoki eta komenigarrienean".

Kontuz iPod-arekin, zure galtzak erre ditzake!

musika » Albisteak
Gorka Bereziartua
Lehenago ere abisua pasa genizuen eta ez diguzue kasurik egin: iPod-ak eta mp3-ak entzuteko bestelako aparailuak biziki arriskutsuak dira. Atlantatik (AEB) dator oraingoan albistea: gizon batek salatu duenez bere iPod nanoa su ta gar hasi zen bere poltsikoan (eta ez musika heavya entzuten ari zelako preseski). 15 bat segundu iraun omen zuen suak eta golkoraino iritsi zitzaion.

Zero 7 taldeko kideen egitasmo paraleloa Bilbon

musika » Albisteak
Xabier Doncel
Agian zuetako gehienontzat ezezaguna den talde baten kontzertua aurkeztera gatoz oraingoan: Zero 7. Beno, hauen proiektu instrumentala hobeto esanda. Zero 7 talde oso ezaguna da Erresuma Batuan, Massive Attack edo Portishead bezalako taldeek eztanda egin zutenean, trip-hoparen urrezko garaian hain zuzen ere, aipatu taldeak milioi kopia inguru saldu zituen. Ai, formatu fisikoari garrantzia ematen zitzaionean...!

Radioheaden berriak "IN Rainbows" izena hartuko du

musika » Zinema
Xabier Doncel
Radiohead taldeak badu prest bere disko berria, 2003an "Hail To the Thief" kaleratu zutenetik isilean aritu ostean. Beno, Thom Yorke abeslariak bakarlari gisa diskoa argitaratu zuen, baina talde bezala geldirik zeuden ordutik. "In Rainbows" da diskoaren izena, eta oraindik eskuratu ezin daitekeen arren, xehetasun batzuk eman dituzte:

Latzen berriro elkartuko da

musika » Albisteak
Gorka Bereziartua
Danbaka.com-en aurreratu zaizkigu albistea eman eta gogoeta egiten. Badirudi aurtengoan 1990eko hamarkadako taldeen itzulera masiboa datorrela: Deabruak Teilatuetan izan zen aurrena, Kashbad gero eta orain Latzen. Nostalgikoentzat urte aproposa beraz (edonola, izan al liteke inor nostalgiko aurreko hamarkadarekin?) Txintxarri managementak jakitera eman duenez, Latzeneko kideek bihar eguerdiko 12:00etan prentsaurrekoa eskainiko dute Donostiako FNAC-en xehetasun gehiago emateko.

NOFX Bilbon: prestatu zuen patineteak

musika » Albisteak
Gorka Bereziartua
Bilboko Etxetxu pabilioian (barka garbizaletasun edo keria, La Casillaz ari naiz, ulertu ez duenarentzat) joko du NOFX talde kaliforniarrak azaroaren 15ean. Hardcore melodiko deitu zitzaion mugimenduko talde garrantzitsuenetakoa da NOFX. 1982an hasi zuten beren ibilbidea, eta ia hamabi urte beranduago, 1994an, kaleratu zuten mundu osoan ezagun egin zituen Punk in Drublic diskoa. Skater-ek bereziki gurtzen duten taldea da Fat Mike eta konpainiarena. 10 disko luze, 15 EP eta single ugari argitaratu dituzte eta sei milioi disko baino gehiago saldu dituzte mundu osoan.

Rock the Kashbad!

musika » Albisteak
Gorka Bereziartua
Oreretarrak bueltan dira. Web gune honetako forotik dator notizia, eta Entzun! aldizkariaren web gunean berretsi dute: Kashbad taldea bi kontzertu eskaintzeko batu da. Horietako bat Bilboko Kafe Antzokian izango da.

Creative Commons 2006 - Eremulauak
Libre zara lana kopiatzeko, banatzeko eta publikoki komunikatzeko edo lan deribatuak egiteko ondorengo baldintzak beteaz: Atribuzioa. Jatorrizko egilea atribuitu eta aipatu behar duzu. Ez komertziala. Ezin duzu lan hau helburu komertzialetarako erabili. Lizentzia beraren baldintzapean banatu. Lan honen aldaketa edo deribaziorik egiten baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza berberetan egingo duzu.